Jendetza toreatzaileen ikasketa praktikoan

Uztarria.eus 2013ko urr. 8a, 11:56

Zapatuan, eguraldi txarra egin bazuen ere, jende ugari izan zen toreatzaile ikasketa praktikoak ikusten, zezen-plazan. 840 lagun baino gehiago izan ziren bertan, hiru toreatzaile gazteak (Joanes Balentziaga Baroie eta Iban Arregi Tapita azkoitiarrak, eta Juan Jose El Luri San Adriangoa), Francisco Marco Lizarrako toreatzailea eta Asier Etxaniz Kinttela azpeitiar banderilleroa erakusle zituztela, Berrosueta baserriko bost zezenekin nola aritzen ziren ikusten. Antolatzaileen arabera, "Berrosueta baserriko zezenek joko oso ona eman zuten eta bi azkoitiarrak oso ondo moldatu ziren Kinttela eta Francisco Marcoren laguntzarekin. Behin praktika bukatuta, zezentokia ehundaka umez bete zen, zezen txikiekin eta karretoiarekin ibiltzeko.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide