Euskara ordu txikietan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko urr. 12a, 11:50

Bart gauean Odon Elorzak tuit bat espainolez Parot doktrinaren aurka. Ramon Etxezarretak erantzun, euskaraz. Eta Odonek ihardetsi, euskaraz. \ \ 2002an Uztarriako elkarrizketa batean galdetu nion Ramoni: \ \ Odon Elorzari egiten al diozu euskaraz? \ \ Erantzuna: \ \ Odonek astean sei ordu egiten ditu ikastaroan, baina gutxi egiten diot nik euskaraz. Materialen bat eskatzen badit, ematen diot, baina hitz egin gutxi; uneak eta uneak daude, baina nire denbora librean, afarietan-eta, Odonen euskara irakaslea bihurtzea ere…; horrenbesteko militantea ere ez naiz, sentitzen dut. (...) \ \ (Elkarrizketa: http://uztarria.com/azpeitia/herri_aldizkaria/2002/29/elkarrizketa/index_html)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide