Izarraitz IEren eskaintza berria: master atala

Igeriketako denboraldi hasiera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteak urrats berri bat eman nahi du, master atala sortuz. \ \ Master atala 25 urtetik gorako igerilari, igerilari ohi, triatloilari edo igeriketarekin zerikusia duen edozein jarduerako kirolariei zuzendua dago. \ \ Entrenamendu talde bat izanik, igerilekuko txapelketetarako, ur irekietako txapelketetarako zein triatloietarako igeriketa ahalmena landu eta hobetzea ditu helburu, beti ere igeriketak duen alderdi soziala eta osasun onura albo batera utzi gabe. \ \ Izena emateko, izarraitz.ie@hotmail.com e-posta helbidean edo igerilekuko sarreran egin daiteke.\ \ Gure proiektua azaltzeko eta zalantzak argitzeko, izena ematen duten guztiekin hitz egingo dugu. \ \ Animatu zaitez!!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide