Beñat Lizaso eta Jokin Uranga prest Txapelketarako

Datorren zapatuan hasiko dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko ibilbidea gure bi ordezkariek, Beñat Lizasok eta Jokin Urangak, zozketak batera jarri baititu kantuan. Legazpin izango dira, arratsaldeko 17:30etan Urbeltz pilotalekuan (http://www.bertsozale.com/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia-2013/saioak/legazpi)\ \ Bertso-eskolan harrapatu ditugu biak entrenatzen, eta elkarrizketa txiki bat egiteko baliatu dugu aukera.\ \ Batera kantatzearen abantaila edo desabantailaz, elkarren bertsokeraz, txapelketa nagusiaz, txapelketen garrantziaz, norbere estiloaz, lehiaketaz baina bertsolarien arteko harremanaz, prestaketaz, profesionalizazioaz eta beste hainbat kontuz aritu gara ordulaurden batez.\ \ Honatx elkarrizketa osorik.\ \ \ \ \ Besterik gabe, zorte on biei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide