Herriko tabernen auziko epaiketa hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean. 110 \'herriko tabernen\' ordezkari deitu dituzte, epaituko dituzten 40 lagunez gain. Tartean Orkatz Kultur Elkartea epaituko dute, eta Madrilen da Xabier Arrizabalaga Enbortxo. Hain justu, Segiko kide izatea egotzita 40 gazteren kontra epaiketa egiten ari diren toki eta areto berean egingo dute epaiketa, atzo Olatzek eta gainerako gazteek utzitako aulkiak beteko dituzte. Azpeitiko Sortuk babesa eta besarkada bat bidali nahi dio Madrilgo Audientzia Nazionalean aurkitzen den Xabierri eta gainerako euskal herritarrei.
\
\
Epaiketa hauekin, errepresioaren, jazarpen polizialaren eta espetxe politika kriminalaren bidez bilatzen duen helburu berbera du gobernu espainiarrak: Euskal Herrian irekiriko eszenatoki berria erasotzea; bakea eraikitzeko prozesuari eraso egitea. Euskal Herriak konponbiderako duen bidea oztopatu eta moztu nahi digute, honen adibide da baita ere, atzo ertzaintza Txarrantxa tabernara sartu eta herriko presoen argazkiak kentzea. Hau da gobernu espainolaren bidea eta PNVren laguntza guztia duela agerian dago!
\
\
Euskal Herrira konponbidea eta bakea ekarriko dituen bideak aurrera jarrai dezan lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten gazteek Madrilen, herri oso baten konpromisoa behar du Euskal Herriak, konponbidearen aldeko konpromisoa!
\
\
Gaur arratsaldean 19:30tan egingo den Manifestazioan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei. Epaiketa politikorik ez! Olatz eta Orkatz libre!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide