Elkarretaratzea, 197/2006 doktrina salatzeko

Azpeitiar12 2013ko urr. 20a, 22:56

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak gaur, astelehena, 11:30ean, jakinaraziko du 197/2006 doktrina auziari buruzko azken epaia. Ines del Rio presoari doktrina ezarrita eskubideak urratu zitzaizkion erabakiko du Estrasburgoko auzitegiak: zuzenbidearen oinarriak hautsita atzerako eraginez ezarri zitzaion neurria, edo modu egokian luzatu zitzaion espetxealdia. \ \ Del Rioren egoerari buruzkoa izango da epaia, baina 197/2006 doktrina ezarria duten gainontzeko 70 presoei eragingo die zuzenean. Horien artean dago 24 urte espetxean daramatzan Juan Karlos Arruti \"Paterra\" herritarra.
\ \ Hori dela-eta, arratsaldeko 19:30etan elkarretaratzea egingo da herriko plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide