Corrugados Lasaoko langileek manifestazioa egin zuten zapatuan

Uztarria.eus 2013ko urr. 21a, 10:32

Corrugados Lasaoko langileek manifestazioa egin zuten zapatu eguerdian. Gallardo Taldeak Lana Erregulatzeko Espedientearen bidez Lasaoko lantegitik 68tik 38 langile kaleratu zituen joan den abuztuan. Orain, urriaren 29an, Espedientearen gaineko epaiketa dute Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Kaleratutako langileak berriro hartzeko eta "fartsa" honekin bukatzeko eskatu diote Lasaokoek enpresaburuei. Horrez gain, Lasaoko lantegia "bideragarria" dela berretsi dute, baina hori hala izateko enpresak ez duela ezer egiten salatu dute, "lehengairik ekarri ez eta bezeroak galtzen utzi besterik ez du egin". Lasaoko lantegiari ezarritako espediente berarekin Corrugados Azpeitiatik langile guztiak (300 inguru) kaleratu ditu Gallardok eta, ondorioz, Azpeitiko lantegia itxita dago. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide