Otaegi eta Olazarrentzat Oriamendi Promozio Torneoko txapela

Uztarria.eus 2013ko urr. 21a, 12:01

Pasa den zapatuan jokatu zuten Etxabe II.ak eta Labakak zein Otaegik eta Olazarrek Oriamendi Promozio Torneoko finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 31 eta 40 nagusitu ziren Otaegi eta Olazar, eta aukera eta akats ugariko partida izan zen. Olazarrek eman zion ordena partidari, eta bera izan zen neurketako onena. Unai Otaegik, berriz, partida irregularra egin zuen. Irabazleek hasieratik atera zioten sei tantoko aldea Labakari eta Otaegiri. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide