Glual lantegiko beharginek bat egin dute azaroaren 9an herrian egingo den mobilizazioarekin. Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrentzat lelopean egingo da manifestazioa, herrian bizi dugu egoera salatzeko eta herri justu eta solidario bat aldarrikatzeko. Glualeko langileek elkarretaratzea egin zuten enpresaren atarian, aldarrikapen horrekin bat eginez eta manifestazioan parte hartzera deituz (argazkian). Joan den astean jubilatuek ere bat egin zuten manifestazioarekin.