Aitor Zabaleta izan zen azkarrena Urrakiko XXXI. Igoeran

Uztarria.eus 2013ko urr. 22a, 20:51

Aitor Zabaleta (Lola BMW, argazkian) nagusi izan zen igandean autoentzako XXXI. Urrakiko Igoeran. Joseba Iraolak (S2) egin zuen bigarren denborarik onena, eta turismoen sailkapenean lehen postua lortu zuen Jose Antonio Lopez Fombona (Audi Quattro DTM) izan zen hirugarrena sailkapen nagusian. Fombonak, gainera, marka berria ezarri zuen Urrakin, turismoei dagokienez. Azpeitiarren artean aurrena Iñaki Alberdi (Ford Escort MK II) izan zen, zazpigarren tokian. Justu haren atzetik, zortzigarren, sailkatu zen Joxe Labaka (Mitsubishi Lancer Evo V). (JAVI ALONSO)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide