Manchesterren gozatzen

Uztarria.eus 2013ko urr. 23a, 19:01

Realak Old Trafforden jokatuko du iluntzean, Manchester United-en aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren partida eta milaka dira Manchesterrera joan diren realzaleak. Tartean, noski, Azpeitiko eta inguruko dozenaka zaletu ere joanak dira Ingalaterrara, euren taldea animatzera. Argazkiko urrestildar koadrilakoak bezala, futbol partidaren aurreko orduak festa giroan ari dira ospatzen. Zu edo zure ezagunen bat ere Manchesterren badabil, bidali argazkiak uztarria@uztarria.com-era eta webgunean jarriko ditugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide