A8aren mozketaren harira auzipetutako hiru gazte atxilotzeko agindua eman du epaileak
\
2013 Urriak 30
\
\
2007an A8 autobidea mozteagatik auzipetutako bost gazteetatik hiruk (Ainara Ladron, Aritz Azkona eta Naroa Ariznabarretak) desobedientzia zibilaren hautua egin eta gaur haien aurka egitekoa zen epaiketara ez aurkeztea erabaki dute. Epaileak hiruak bilatu eta atxilotzeko agindua eman duen arren, gazteek eguneroko bizitza egiten jarraituko dute, ez dira ezkutatuko. Egoera honen aurrean “herri aktibazioaren” beharra azpimarratu eta euskal gazteriari “borrokan jarraitzeko” eskatu diote, “dena dutelako irabazteko”. Bide horretan, gaur arratsaldean auzipetuen herrietan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
\
\
2007an Espainia Segi “talde terrorista” izendatzear zela, bost gaztek A8 autobidea moztu zuten Zarautzen, bidoietara kateatuz. Desobedientzia ekimen horregatik guztira 12 urte ta erdiko kartzela zigorra ezarri nahi diete, 30 hilabeteko espetxealdia bakoitzari.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide