Egun honek helburu bikoitza du: batetik Madrilen burutzen ari diren Segi eta Herri Batasuna-Euskal Herritarrok-Batasunaren aurkako epaiketa politikoak salatzea eta, bestetik, Olatz Izagirre Azpeitiko bizilagunari eta Orkatz Kultur Elkarteari babesa adieraztea. Gogorarazi nahi dugu, lan politikoa egiteagatik, Olatz Izagirre 6 urterako espetxeratua izateko arriskuan aurkitzen dela eta Orkatz Kultur Elkartea ere ixteko arriskuan dagoela. \
\
Egitaraua: \
11:00. Herri jolasak: Hainbat jokoren artean, trailerraren apustua jokatuko da.\
14:30. Herri bazkaria Berdura plazan, txotxarekin lagunduta.\
17:00. Kiki Pailazoa, Sanagustinen.\
18:00. Herria zeharkatuko duen herri-harresia eta ondoren plazan ekitaldia.\
Jarraian, Skandalue elektrotxaranga.\
22:30. Kontzertuak Sanagustinen.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide