Azpeitian herritar asko (dendariak barne) momentu zailak bizitzen ari gara. Egoera hau aldatu ahal izateko sakoneko aldaketa baten beharra ikusten dugu. Aldaketa emateko herritarrok elkartu eta horren alde egin behar dugu, albokoari lagundu eta elkartasuna indartzea inoiz baino garrantzitsuagoak dira.\
\
Gauzak honela, Bertan Azpeitiko merkatari Elkarteak datorren azaroaren 9an (larunbata) arratsaldeko 18:30ean 'Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herriarentzat' lelopean egingo den manifestazioarekin bat egiten du eta herritar guztiak gonbidatzen ditu bertan parte hartzera.\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide