Espiotza tresnak aurkitu dituzte Ernaik erabiltzen duen lokal baten aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko aza. 7a, 13:33

Bideo kamera bat eta entzuketak egiteko gailu bat aurkitu dituzte Ernaik erabiltzen duen lokal batean aurrean, Donostian. Gazte antolakundeko Irati Sienra eta Mikel Buttonek Sortu eta LABeko ordezkariekin emandako agerraldian azaldu dute tresna horiek ez ezik egunero jasaten dituztela jarraipenak kalez jantzitako polizien partetik, baita telefono bidezko entzuketak eta errepideko kontrolak ere.\ \ Hori horrela, CNI eta Espainiako Gobernua gezurretan ari direla salatu dute, eta ezkutuan ibili beharrean, mahairen bueltan eseri eta konponbidearen aldeko urratsak egiteko eskatu dute.\ \ Ohartarazi dute ezker abertzaleko kideen aurkako jazarpena haziz joan dela, eta bertan behera uzteko exijitu dute. Horrez gain, Euskal Herriko alderdi politiko nahiz eragile ezberdinei \"eskubide urraketen aurrean arduraz jokatzeko\" eskatu diete.\ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide