Urteko batzarra egingo du Lagun Onakek, bihar

Bihar, zapatua, Lagun Onak futbol taldeak urteko batzar nagusia egingo du, 11:00etan hasita, Sindikatu zaharrean. Bertan gai desberdinak landuko dira. Besteak beste, aurreko denboraldiari dagokion kirol zein ekonomia balantzea eta aurrekontuak, buru belarri gauden denboraldiko aurrekontua eta kirol egoera, klubaren egoera soziala...\ \ Nola ez, bertaratzen diren guztiek beraien galderak egiteko aukera ere izango dute, eta esan bertan elkar ikustea gustatuko litzaigukela, bazkide, guraso, jokalari, entrenatzaile... Finean Lagun Onak osatzen dugun guztion beharra baitago.\ \ Beraz animatu eta azaldu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide