Zabalik da \'Bellas a lo bestia\' tailerrean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2013ko aza. 11a, 08:18

Polita izatearen beharra, emakumeak edertasunaren irudi idealizatu bakarraren menpe ezartzen dituen araua dugu gure jendartean. Gure betebeharra dela sinestarazi digute, eta ondorioz, desberdintasun egoera horretan finkatzen gaituzten tentsio, gutxiespen eta gogobetetze ezaren sentsazioan bizi gara. Tailer honetan, inposatzen zaigun edertasunaren eredua aztertuko dugu, estereotipoak nola barneratzen ditugun eta inposaketa horiei nola aurre egin ikasiko dugu. \ \ Noiz: azaroaren 22an eta 23an (ostirala, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbata 10:00etatik 14:00etara). \ \ Hizkuntza: gaztelera. \ \ Bertan izena emateko: Emakumeen Txokoan (943 15 70 55) edota Udaleko Parekidetasun saileko bulegoan (943 15 79 28).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide