Beraiek egindako konposta, San Millan zentroan

Uztarria.eus 2013ko aza. 12a, 11:44

Izan Fundazioa joan den maiatzean hasi zen konposta egiten Lasaoko San Millan zentroan. Bertako sukaldeko hondakin organikoekin egiten dute konposta, eta dagoeneko hasi dira euren baratzetan erabiltzen. Igande honetan San Martinetako feria ospatu dute Lasaon, eta bertan egindako konposta erakutsi zitzaien gerturatu zirenei. Argazki gehiago, Urola Erdiko Mankomunitatearen webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide