Tartalariei elkartasunez

Uztarria.eus 2013ko aza. 12a, 13:11

Gaur, asteartea, Abiadura Handiko Trenaren kontrako protesta gisa 2011n Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari tartak bota zizkioten hiru ekintzaileei eta protesta haren berri emateko prentsaurrekoan parte hartu zuen beste auzipetu bati babesa adierazteko elkarretaratzea egin du hainbat lagunek (argazkian), plazan. 

AHTaren kontrako ekintza izan zen 2011. urtean Mugitu! desobedientzia mugimenduko hiru ekintzaileek Pirinioetako Lan Komunitatea Tolosan (Okzitania) egiten ari zen osoko bilkuran burututakoa. Hil honetan epaituko dituzte hiru ekintzaileak eta prentsaurrekoan parte hartu zuen laguna. Hilaren 18an, astelehena, hasiko da epaiketa Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Fiskaltzak bost eta bederatzi urte arteko espetxe zigorra eskatua du lau auzipetuentzat, atentatu delitua leporatuta.

Argazki gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide