Aurrera doaz ipuin kontaketa saioak

Uztarria.eus 2013ko aza. 12a, 13:51

Atzo, astelehena, Haur Hezkuntzako laugarren mailako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izan zen Udal Liburutegian. Oihana Etxagibelek kontatu zituen ipuinak (argazkian), eta Udal Liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, "haurrek oso ondo pasatu zuten, nahiz eta batzuk pixkat beldurtu ziren". Datorren astelehenean Pello Añorga izango da liburutegian ipuinak kontaketa saioan. 18:00etan hasiko da, eta Haur Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleentzako izango da kontaketa. Argazkia: Azpeitiko Udal Liburutegia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide