Biharko egunerako prentsa oharra, aholku batzuekin.\
\
1.- Sarrerak salgai egongo dira, gaur 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta bihar 17:00etatik aurrera.\
\
2.- Zaletu guztiei puntualitatea eskatzen zaie, partida hasieran, 19:00etan, hasiko den omenaldian denok present egoteko eta leihatiletan ilara luzerik sortu ez dadin.\
\
3.- Herritar guztei, ahal den neurrian, Garmendipe futbol zelaira oinez hurbiltzeko eskatzen zaie.\
\
4.- Atsedenaldian zozketa desberdinak egingo dira:\
\
- Realeko elastiko bat jokalariek sinatuta.\
- Rayo Vallecanoko elastiko bat jokalariek sinatuta.\
- Kontxi arraindegiak emandako arrain eta marisko lote bikaina.\
\
5.- Haurren edo umeen sarrerak mesedez ez bota, atsedenaldian horien artean Realeko jokalariek sinatutako 10 baloi zozketatuko baitira.\
\
6.- Partidan erabiliko den baloia Kantoi tabernak donatua izango da.\
\
7.-Omenaldian parte hartu behar duten guztiek, 18:30erako Garmendipeko tribuna azpira agertu beharko dute.\
\
Aurrez, eskerrik asko guztioi.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide