Deskontuak herriko dendetan

Uztarria.eus 2013ko aza. 18a, 11:15

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak deskontu kupoiak banatu ditu herriko etxe guztietara. Bertanekoek azaldu dutenez, "Azpeitiko egoera ekonomikoa kontuan hartuta, herriko merkataritza sustatzea du helburu egitasmoak". Hori dela-eta, merkatariek "ahalegin berezia egin dute, eta euren produktu eta zerbitzuak ohi baino merkeago" erosi ahal izango dituzte herritarrek.

Elkartea osatzen duten 105 saltokietan erabili ahal izango dira deskontu kupoiak. Kupoi bakoitzarekin %10etik gorako deskontuez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Saltoki bakoitzak bere epea jarri du deskontuak egiteko, eta epe horiek eta deskontuen zenbatekoak etxez-etxe banatu diren liburuxkan ikusi daitezke. 

Bertanek herritar guztiak animatu nahi ditu kupoiak erabili eta herrian kontsumitu dezaten. Bide horretan, "herriko ekonomia sustatuko dugu guztion artean", esan dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide