Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko unibertsitateak deituta, Azpeitiko Kultur Mahaiak bere egitura eta egitekoari buruzko azalpenak eman dizkie gaur Bilbon herrialde hartako udal kultur teknikariei. Azpimarratu diena: bilgune plurala eta autonomoa izatea, proiektu eta erabaki partekatuak, barne informazioa eta parte hartzea... Kultur Mahaiak azkeneko hiru bat urtean halako 25en bat agerraldi eman ditu (Sanagustin kulturguneko azalpenak ere emanez). Ezkerreko argazkian, aurrena Kepa Urbieta Kultur Mahaiko teknikaria, gaurko hitzaldian. (Kultur Mahaia eta bere fase berriari buruzko informazioa)