Jabi Agirre borrokaldian da Sevilla II espetxean

Azpeitiar12 2013ko aza. 22a, 12:10

Sevilla IIko espetxean gose greban eta borrokaldian dauden euskal preso politikoei babesa adierazteko baraualdia egingo da gaur iluntzetik bihar eguerdira.\ \ Hona hemen deialdia luzatzeko esku orriak diona:\ \ Urriaren 28an abiatu zuten borrokaldia Sevilla II espetxe-ko euskal preso politikoek eta egun tinko eusten ari dira. Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Jesus Goikoetxea, Juan Lorenzo Lasa eta Roberto Lebrero gose greba mugaga-bea burutzen ari dira; eta Urtzi Paulek, Garikoitz Etxebe-rriak zein Manuel Gonzalezek baraualdia utzi egin behar izan dute, baina, hainbat arrazoigatik gose greba egin ezin duten Jabi Agirre herritarrarekin eta Iñaki Arakama-rekin batera itxialdia egiten ari da.\ \ Euskal preso politikoak Sevilla II espetxera eraman zituztenetik, muturreko bizi baldintzetan daude: isolamenduko moduluan dituzte; ez diete aktibitaterik egiten uzten; patiora irteterakoan metal detektagailutik igaroarazi, eta ukimenezko miaketak egiten dizkiete gorputz osoan, noiznahi barrabilak edo zakila ukitzera helduz. Tentsio une handiak bizi dituzte: Arkaitz Bellon, esaterako, jipoitu egin zuten; aurrez aurreko bisitetatik bueltan miaketa integralak (osoki biluztera behartuz) egin izan dizkiete; eta abar luze bat.\ \ Denborak aurrera egin ahala, baraualdian daudenen osasuna ahultzen ari da. Jada 25 egunetik gora darama-tzate ezer jan gabe, eta egoera oso gogorra da. Baina, zoritxarrez, halako erabakia hartzera behartuak izan dira, konponbiderako bestelako aukerak agortu dituzte-eta. Azken lau urteetan egoera larritzeari buruz espetxe zuzendaritzarekin izandako elkarrizketak eta saiakerak alferrikakoak izan dira, eta egoera luzatu baino ez da egin.\ \ Honengatik guztiagatik, eta beraien eskaerekin bat eginez, ezinbestekoa jotzen dugu:\ \ — Mugagabeko isolamendua indargabetzea\ — Euskal preso politikoak elkarrekin izatea\ — Oinarrizko eskubideak errespetatzea\ — Jazarpen eta erasoak bertan behera uztea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide