Sevilla IIko presoak 26 egun gose greban

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko aza. 22a, 12:41

Euskal preso politikoak Sevilla II espetxera eraman zituztenetik, muturreko bizi baldintzetan daude: isolamenduko moduluan dituzte; ez diete aktibitaterik egiten uzten; patiora irteterakoan metal detektagailutik igaroarazi, eta ukimenezko miaketak egiten dizkiete gorputz osoan, noiznahi barrabilak edo zakila ukitzera helduz. Tentsio une handiak bizi dituzte: Arkaitz Bellon, esaterako, jipoitu egin zuten; aurrez aurreko bisitetatik bueltan miaketa integralak (osoki biluztera behartuz) egin izan dizkiete; eta abar luze bat.\ \ Euskal gizarteak konponbiderako hautua egin duen honetan, guztiz lekuz kanpokoa iruditzen zaigu Jabi eta lagunek pairatu behar duten egoera. Estatu espainiarrak mantendu nahi duen blokeo egoeraren adibide gisa baino ulertu ezin duguna.\ \ Horren aurrean, eta Sevilla IIko presoei gure babes eta elkartasun osoa azaltzearekin batera; Azpeitia Beizama eta Errezilgo gazte guztiak gonbidatu nahi ditugu datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.\ \ Konponbidearen alde, guztion artean lortuko dugulako, DENOK ALA INOR EZ!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide