Gaur arte sekula ez dut ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko aza. 23a, 09:46

Gaur arte sekula ez dut gabonetako loteriarik erosi (Espainiako Loteria Nazionala, erran nahi baita). Aurten bai: Kataluniako Loteria Nazional La Grossaren bertsioa –loteria berria da La Grossa–.\ \ Euskal herritarren erabaki eskubidearen aldeko Gure Esku Dago plataformak La Grossaren hainbat serie erosi, eta txartel egokituak salgai jarri ditu. Txartel bakoitzak 3,5 euro balio du: parte bat Kataluniako loteriarentzako doa, bestea Gure Esku Dagorentzat. Abenduaren 31n izango da La Grossaren zozketa.\ \ 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea (123 kilometro) lotu nahi dituen giza katea izango da, erabaki eskubidearen alde. 50.000 lagun behar dira, gutxienez.\ \ http://gureeskudago.net

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide