Azpeitiko soziedadeen arteko III. mus txapelketaren lehen fasean Oilo Soron bart Aitor Berasategi-Iñigo Rezabal bikotea izan da txapeldun. Bigarren, Julen Etxeberria-Xabier Aranbarri. Bi bikoteak azken fasera pasatu dira. Gure Ametsan ere jokatu dute bart euren saioa, eta Jose Antonio Juaristi-Patxi Arruti bikotea geratu da txapeldun. Txapeldunorde, Omar Urbieta-Mikel Martinez. Bi parejak, azken fasera, eta irabazleek arkumea, gazta eta ardo botila bana eskuratu dituzte.\
\
Ezkerreko argazkian, Oilo Soron jokoan bart; eskubikoan, Gure Ametsan.\
\
Azken fasea, soziedadeetako finalistekin, azaroaren 30ean (larunbata) jokatuko da Sanagustin kulturgunean, arratsaldez. Datozen egunetan emango ditugu xehetasunak.\
\
Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du III. mus txapelketa hau ere, soziedadeen arteko giroa gehiago sustatzearren.\
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide