40 gazte Madrilera bidean dira gaur, duela lau urte bezala
\
\
Lau urte igaro dira Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibila 40 euskal gazteren etxeetan bortizki sartu zirenetik. 650 poliziek hartu zuten parte operazioan, eta 92 miaketa egin zituzten, Segiko kideak zirelakoan 34 gazte atxilotuz. Horietako 30ek inkomunikazio aldian torturatuak izan zirela salatu zuten. Gainontzeko seiek, tratu txarrak ekiditeko, alde egitea lortu zuten, eta beranduago atzeman zituzten Ipar Euskal Herrian zein Erroman.
\
\
Lau urte igaro dira ordutik, eta 40 gazteak Madrilera bidean daude berriro. Oraingoan, aldiz, Espainiako Auzitegi Nazionalean haien jardun politikoagatik epaituak izaten ari direlako.
\
\
Madrilera guztiak batera abiatzeko, auto karabana laranja egin dute gazte auzipetuen herrietatik Gasteizera. Guztiak bertan bildu eta kalejiran abiatu dira Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzara. Bertan, epaiketa politikoekin amaitzeko exijitu eta Carlos Urquijo eta Carmen Albaren “bergizarteratzea” eskatu dute (Espainiak EAEn eta Nafarroaan dituen delegatuak, hurrenez hurren).
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide