Aste bukaera honetan, azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa ospatuko da Castelló de la Planan. Bertan parte hartuko dute Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpek.\
\
Ainhoak 50 metro bizkarrez, 100 metro bizkarrez eta 200 metro bizkarrez probetan hartuko du parte. Oihanak, berriz, 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 100 metro estilo probetan ariko da. Horiez gain, errelebo probak ere izango dituzte.\
\
Goenaga ahizpek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute ostiralean, zapatuan eta igandean Castelló de la Planako Gaetá Huguet igerilekuan. Txapelketa goiztiar horrek, martxa hartzen hasteko eta denboraldian zehar hobetu dezaketena ilusioz begiratzeko aukera emango die. Hala ere, ziur gaude, uretan duten guztia emango dutela, eta aurrez dituzten denborak hobetuko dituztela.\
\
Zorte on Ainhoa eta Oihana!\
\
Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Errenteriako Galtzarabordako igerilekuan ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.\
\
Bigarren zita horretan, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain, Eva Astigarraga, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi lehiatu ziren. Ainhoa Goenaga, gaixorik zela-eta, baja izan zen azken momentuan. \
\
Entrenatzaileek aurrez esandako denboretan ibili ziren zazpi igerilariak. Eskolako azterketak eta karga handiko entrenamenduak ez dira baldintza aproposenak denbora onak lortzeko. \
\
Animo, denboraldia hasi besterik ez da egin eta!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide