Piztu da piztia!

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2013ko abe. 9a, 09:35

Piztia herrira iritsi da\ haren atzean dena erraustuta\ herritarrak ikarak jota daude\ jendea korrika, ihesi doa.\ Giza sudurrek inoiz usaindutako\ kirats nazkagarri eta latzena,\ giza begiek inoiz ikusitako \ piztiarik kontrolaezinena.\ PIZTU DA PIZTIA!\ Hor dator zuen zaborra!\ PIZTU DA PIZTIA!\ Hor dator zuen sorkuntza.\ PIZTU DA PIZTIA!\ Har ezazue zuen sendagaia.\ PIZTU DA PIZTIA!\ Zaborrak kolpeak itzultzen dituelako\ PIZTU DA PIZTIA!\ Birziklatzea aukera bat ez delako!\ PIZTU DA PIZTIA!\ Denborak gehiago kutsatzea lortzen du bakarrik\ PIZTU DA PIZTIA!\ ezerk ezin ote du ba eroturiko piztia gelditu?!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide