Inguruari begirada bat emanez

Uztarria.eus 2013ko abe. 2a, 11:46

Joan den astean erabaki zituen Gure Inguruari Begirada bat argazki lehiaketako epaimahaiak aurtengo edizioko irabazleak, eta ostiralean banatu zituzten sariok, 19:00etan hasita, Betharrametan. Sarituen artean Azpeitiko Argazki Elkarteko hainbat kide izan ziren. Hala nola, Juan Mari Ibarzabal, Iñigo Olarte, Iñaki Aranburu, Valen Garcia, Angel Olabarria, Mikel Zengotita eta Juan Luis Odriozola. Horiez gain, Iñigo Manterolak, Javier Beristainek y Luis Llavorik ere jaso zituzten sariak.

Sari banaketa ekitaldiarekin eta argazkien proiekzioarekin zabaldu zen argazki-erakusketa ostiralean, eta abenduaren 8a, igandea, bitartean izango da zabalik Betharrametako aretoan. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara izango da irekita. Erakusketan sarituta argazkilarien irudiez gain, Iñaki Etxenagusiaren, Juan Joxe Agirreren eta Ignacio Javier Bastidaren argazkiak ere izango dira ikusgai.

Hemen sari-banaketako argazki gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide