Urola Kostarako "enplegu duina" aldarrikatu du ELAk

Uztarria.eus 2013ko abe. 3a, 14:39

Gaur, asteartea, elkarretaratzea egin du ELA sindikatuko hainbat ordezkarik, Kutxabankek Goiko Kalean duen sukurtsalaren aurrean, Urola Kostarako "enplegu duina" aldarrikatzeko. Bertan izan dira Urola Kostako hainbat Enpresa Batzordetako ELAko ordezkariak eta baita Adolfo Txiki Muñoz idazkari nagusia ere. Elkarretaratzearen aurretik batzarra egin dute enpresetako ordezkariek "egoera aztertzeko eta aurrera begira zer egin erabakitzeko". Eskualdean hainbat enpresa itxi direla (Azkue y Compañia etaCorrugados Azpeitia, tartean), beste batzuk hartzekodunen konkurtsoan daudela (Grumal eta TS Fundiciones) eta beste batzuk epaiketaren zain daudela (Corrugados Azpeitia eta Lasao) azaldu dute. Kutxabanken aurrean egin dute elkarretaratzea "bere jarduera soziala alde batera utzita duelako, eta beste edozein banku bezalakoa delako".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide