Herritarren esku ere badago

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko abe. 8a, 21:28

Joseba Alvarezen txioa oraintxe: "EHn prentsa eskubidea kapitalistentzat da soilik. #LeJPB [Iparraldeko \'Le Journal du Pays Basque\'] itxiko dute, herritarrok nahiko dirurik ez dugulako". \ \ \'Sud Ouest\' adina salduko balitz \'Journal\', kuku egiten segituko luke. Alegia, Euskal Herria aintzat hartzen duten herritarren esku ere badagoela Euskal Herria aintzat hartzen duten hedabideek aurrera egitea. Hedabideen bidez ere Euskal Herria NOR izateko, hots. \ \ Autodeterminazio indibidualik ere bada. Eskuak ez garbitzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide