Atzo hasi zen, eta bihar ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko abe. 10a, 19:12

\ Atzo hasi zen, eta bihar arte luzatuko da gazte auziperatuen epaiketako 3. saioa.\ Euskal gizartea konponbidearen aldeko hautua egin duen honetan, guztiz lekuz kanpokoa iruditzen zaigu espainiar estatuak darabilen blokeo estrategia hau. Beraien militantzia politikoagatik atxilotu eta torturatuak izateaz gain; epaitegi arrotz batek epaitzea pairatu behar izan dute, torturatu zituztenek zilegitasun osoa duten lekuan zehazki. \ Euskal herri libre bat eraikitzera bidean, ezinbestekoa da burujabetza lortzera bidean gazteria antolatzea. Eta, horretan lanean zebiltzala atxilotu zituzten Aitziber, Maialen, Oier, Mikel, Ibai... eta nola ez, gure auzokide eta lagun dugun Olatz.\ Madrilen zaudeten honetan, gure babes osoa adierazi nahi dizuegu Azpeitia, Beizama eta Errezilgo Ernaitik.\ Zuekin gaude, gazteria zuekin dago!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide