Astebukaera honetan bi txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek. Horrenbestez, Zarautzen eta Galdakaon izango dira igerilariak. \
\
Zarautzen Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da, eta larunbatean eta igandean izango dira probak, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan. Azpeititik, hiru igerilari joango dira bertara eta honako probatan hartuko dute parte:\
\
- Ainitze Odriozola: 200 metro libre. \
- Jone Goenaga: 200 metro estilo, 400 metro libre eta 800 metro libre. \
- Nerea Berasategi: 50 metro tximeleta, 100 metro tximeleta eta 200 metro tximeleta. \
\
Bigarren hitzordua Bizkaian izango dute. Galdakaoko igerilekura sei azpeitiar igerilari joango dira Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartzera, larunbatean eta igandean. Han, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde indartsuenak izango dira nor baino nor. Horiek ere, aurreko urteko denborak jaistea izango dute helburu.\
\
Banan-banan proba hauetan hartuko dute parte:\
\
- Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 200 metro estilo.\
- Jon Aizpuru: 50 metro bular, 100 metro bular, 200 metro bular eta 200 metro estilo. \
- Oihana Goenaga: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 400 metro libre. \
- Maialen Aizpuru: 400 metro estilo.\
- Eva Astigarraga: 100 metro bular eta 200 metro bular. \
- Aiora Beristain: 100 metro libre, 100 metro estilo, 100 metro tximeleta eta 200 metro tximeleta. \
\
Zorte on guztioi!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide