"Azpiegiturak adostu eta eraikitzen hasteko fasea abiatzeko garaia da"

Uztarria.eus 2013ko abe. 13a, 10:54

Erraustegia, kedarretatik argira ekitaldia izan zen herenegun, Sanagustin kulturgunean. Bertan, Ainhoa Intxaurrandietak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakariak hitz egin zuen. Zubietako erraustegia dagoeneko "iragana" dela esan eta ez eraikitzeko ingurumen, osasun eta arrazoi ekonomikoak azaldu zituen.

Egun sortzen den hondakinen %19 errefusa da (gainontzekoa birziklagarria da) eta hori gutxiago sortzeko ikerketaren beharra azpimarratu zuen. Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren arloan azpiegiturak adostu eta eraikitzen hasteko fase berria hasi behar dela zioen, "uste dugu adostasunerako tartea badagoela". Gaia politikatik atera beharra ere nabarmendu zuen, "gaia soziala da eta zentzua erabili beharko genuke alderdi batekoek zein bestekoek". Argazkian, hitzaldiko une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide