2013/12/21 Egun osoa

Santo Tomasak

10:00etan Izarraitz txistulari taldearekin goiz eresia, herriko kaleetan.

Goiz osoan Berdura plazan, udazkeneko azoka berezia baserriko produktuekin.

10:30ean Frontoi Txikian eskuzko pilota partiden finalak, Ilunpe Pilota Elkarteak antolatuta.  

10:30. Azpeitiko Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen kalejira.

12:00etan Azpeitiko XXXI. Euskal Antzerki Topaketetako Ikuslearen Sariaren banaketa, udaletxeko areto nagusian. Saria Azpeitiko Emakumeen Tailerrak jasoko du, Dena berriz bueltatzen da izenburua duen antzezlanarekin.

12:00etan plazan, aizkolarien, harri-jasotzaileen eta trontzalarien erakustaldia. Aizkoran Nazabal eta Olasagasti ariko dira: nork enbor bana kolpe gutxiagotan ebaki, enbor bana zutik nork azkarrago ebaki eta zortzina enbor nork azkarrago ebaki. Harri-jasotzen Aimar Irigoienek eta Goenatxo II.ak jardungo dute, 200 kiloko errektangularrarekin, 138 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin. Trontzan, berriz, lau emakumek jardungo dute: Nerea Solondo (Bera), Amaia Garcia (Bera), Leire Astiazaran (Villabona), Itsaso Onsalo (Areso). Herri kiroletako erakustaldian Juanjo Sagastibeltzak jardungo du.

12:00etan bertsolariak, plazan. Andoni Egaña, Alaia Martin, Jokin Sorozabal eta Iñigo Manzisidor Mantxi bertsotan eta Xebastian Lizaso gai-jartzaile.

12:00etan Gaztetxeko kideek antolatuta, kalejira izango da trikitilariek lagunduta, eta Gaztetxetik abiatuko da.

12:00etan Itsasiko joaldunen eta Musika Eskolako soinujoleen kalejira.

13:00etan erraldoi, buruhandi eta dultzaineroen kalejira.

18:00etan gazteen XIII. Dantza Suelto Txapelketa, Sanagustin kulturgunean.

23:00etan herriko plazan, Ai Ene taldearen musika emanaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide