Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aro \'modernoan\' (80ko hamarkadan hasi zenak) Xebastian Lizaso azpeitiarrak segitzen du txapeldunik gazteena izaten. 28 urterekin irabazi zuen txapela, 1986an. Atzoko finalean Beñat Gaztelumendik zeukan Lizasoren \'marka\' hori hausteko aukera, 26 urte baititu; ez zuen irabazi.
\
\
1989an Xabier Euzkitze azpeitiarra (23 urte zituen) gertu ibili zen txapeletik: sailkapenean –postuka erabakitzen da– hirugarren geratu zen, puntuazioan bigarren.
\
\
Hemen txapeldun denak eta haien adinak:
\
\
1935: Iñaki Eizmendi \'Basarri\', 21 urte.
\
\
1936: Joxe Manuel Lujanbio \'Txirrita\', 75 urte (urte hartan hil zen).
\
\
1960: Iñaki Eizmendi \'Basarri\', 46 urte.
\
\
1962: Manuel Uztapide, 53 urte.
\
\
1965: Manuel Uztapide, 56 urte.
\
\
1967: Manuel Uztapide, 58 urte.
\
\
1980: Xabier Amuriza, 38 urte.
\
\
1982: Xabier Amuriza, 41 urte.
\
\
1986: Xebastian Lizaso, 28 urte.
\
\
1989: Jon Lopategi, 55 urte.
\
\
1993: Andoni Egaña, 32 urte.
\
\
1997: Andoni Egaña, 36 urte.
\
\
2001: Andoni Egaña, 40 urte.
\
\
2005: Andoni Egaña, 44 urte.
\
\
2009: Maialen Lujanbio, 33 urte.
\
\
2013: Amets Arzallus, 30 urte.
\
\
Uztarria aldizkaritik 1986ko txapelketaz jasotako pasartea:
\
\
"1986. Aurreko txapelketetako sistemarekin ez ziren ados bertsolari asko, eta \'istilurik ez sortzearren\', Euskaltzaindiak utzi egin zion antolatzeari. 1985ean Euskal Herriko Bertsolari –orain Bertsozale– Elkartea sortu zen, eta berak antolatu zuen 1986an txapelketa; Xebastian Lizasok irabazi zuena, hain zuzen. 91 bertsolarik eman zuten izena, eta sei ziren Azpeitikoak: Lizaso bera, Gorrotxategi, Larrañaga, Lazkano, Jexux Lopetegi eta Xabier Euzkitze –20 urte–. Lopetegi izan ezik, beste bostak finalerdietara sailkatu ziren. Finalera, Lizaso baino ez. Azkena, martxoaren 23an jokatu zen, Donostian, Belodromoan lehen aldiz; zortzi mila ilkusle bildu ziren. Bertso hau bota zuen Xebastianek txapelarekin: \'Merezi edo merezi gabe, txapel ta guzti kantari / bere zati bat eskeintzen diot hurbildu dan jendetzari / beste zati bat bihotz-bihotzez eskeintzen diot aitari / txaloak parte hartu dezuten bertsolari guziari\'".
\
http://uztarria.com/herri_aldizkaria/2001/22/001_zentrala/Azpeitiarrak_txapelketan/index_html
\
\
Berria-k lehengo astean 1980tik 2013ra arteko finalei buruz egindako erreportajea: http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-12-13/032/001/batzuentzat_zena_denentzat_da.htm
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide