Bukatu dira XXIV. Ipuin Kontaketa saioak

Uztarria.eus 2013ko abe. 18a, 09:45

Herenegun Zurrumurru taldea izan zen Udal Liburutegian, Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleei ipuinak kontatzen. Udal liburutegikoek azaldu dutenez, ipuin kontaketa saio "dibertigarria eta atsegina" izan zen astelehenekoa eta umeek "primeran pasatu zuten". Gainera, "umeek istorioan parte hartu ahal izan zuten etxeko lanetan-eta lagunduz, besteak beste". Horrenbestez, asteleheneko emanaldiarekin bukatu ziren aurtengo XXIV. Ipuin Kontaketa saioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide