Juan Mari Ibarzabalek irabazi du Bidea argazki lehiaketa

Uztarria.eus 2013ko abe. 19a, 11:18

Juan Mari Ibarzabal azpeitiar argazkilariak Bidea argazki lehiaketa irabazi berri du, Iraunkortasuna da bidea argazkiari esker (irudian). Bidea lehiaketa Behobia-Donostia lasterketaren baitan antolatu dute, eta kirolean elbarrien normalizazioa sustatzea du helburu. Bidean erosketak egiteko 600 euroko balea eskuratu du azpeitiarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide