Krisiaren eraginaz solasean

Uztarria.eus 2013ko abe. 20a, 12:07

Krisiaren eragina Azpeitian gai hartuta, hitzaldia izan zen atzo, osteguna, 17:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Baigera Jubilatuen Elkarteak antolatutako solasaldian parte hartu zuten Jon Iribar Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak, Mariarro Alberdi Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariak, Maria del Rio Foru Aldundiko Gizarteko Politika saileko Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako zuzendari nagusiak. Laxaro Azkunek gidatu zuen mahai-ingurua, eta 70 bat lagun izan ziren solasaldia entzuten.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide