Hasi da artisau azoka

Uztarria.eus 2013ko abe. 20a, 12:08

Atzo, osteguna, hasi zen Gabonetako artisau azoka, sanagustinpean. Gaur, ostirala, ere izango da 17:00etatik 20:00etara bitartean. Gero, hilaren 22an, 23an eta 24an ere izango da azoka, udaletxe azpian, eta 27an eta 28an Berdura plazan. Bertan, bitxiak, arropak, koadroak, osagarriak, birziklatutako materialaz egindako gauzak, larruzko karterak, koadernoak, eta eskuz eginiko beste hainbat produktu eskuratu daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide