Emakumeen Antzerki Tailerrak jaso du Topaketetako saria

Uztarria.eus 2013ko abe. 21a, 18:14

Usadioari eutsita, Azpeitiko Udalak San Tomas egunez eman du Euskal Antzerki Topaketen saria. Topaketen XXXI. edizioan, Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerrarentzat izan da Ikusleen Saria, eta gaur eguerdian jaso dute, udaletxeko Areto Nagusian, Imanol Amenabar Kultura zinegotziaren eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide