Bosgarren urtez, Azpeitiko EAJk herrian "beharra dutenei" bideratutako diru-bilketa egin du eta San Tomas egunez eman zuten bilketa horren emaitzaren berri, Batzokian (argazkian). Aurten, 2.825 euro jaso dituzte jeltzaleek "Azpeitiko herritarren eskuzabaltasunari esker" eta, aurreko urteetan jasotakoak bezala, Azpeitiko Caritasi emango diote diru hori.