Santomasetako txapelak, banatuta

Uztarria.eus 2013ko abe. 23a, 11:00

Ilunpe Pilota Elkarteko gaztetxoenek zita berezia izan zuten herenegun, San Tomas egunez. Urtero bezala, elkarteko pilota eskolako kideen artean jokatzen duten udazkeneko txapelketaren finalak jokatu ziren Frontoi Txikian abenduaren 21ean.

Bost txapel zeuden jokoan, eta honako emaitzekin erabaki ziren bost finalak:

Benjaminaurrekoak:

Sarasuak 16, Urrestillak 12.

Elosegik 16, Otaegik 7.

Benjaminak:

Garatek eta Arrizabalagak 18, Odriozolak eta Sasiainek 12.

Alebinak:

Alonsok eta Olaizolak 11, Buldainek eta Egigurenek 18.

Infantilak:

Iriartek eta Aranbarrik 18, Alberdik eta Egigurenek 10.

Sari banaketaren ondoren, txapeldunek, txapeldunordeek, Ilunpeko zuzendaritzako kideek, udal ordezkariek eta, nola ez, Patxi Azkargorta elkarteko ohorezko lehendakariak argazki jendetsu hau atera zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide