Jaiotzak ikusteko garaia

Uztarria.eus 2013ko abenduaren 24a

Egunotan, eta Eguberri egunetik aurrera bereziki, herriko hainbat elizatan jarri dituzten jaiotzak ikusteko aukera izango da. Ezagunena, parrokiakoa, abenduaren 25etik Errege egunera arte bisitatu ahalko da, 17:30etik 20:00etara (jai egunetan baita meza ondorenetan ere). Frantziskanen komentuko elizan ere jarri dute, aurreko urteetan bezala, jaiotza (argazkian), eta ikustera joan nahi dutenek egunero izango dute horretarako aukera: astegunetan 09:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igande eta jai egunetan 09:00etatik 13:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide