Igande honetan, abenduak 29, Nazioarteko XXXI. Eguberri Txapelketa-Foru Aldundia Sari Nagusia jokatuko da Ordizian. Azpeititik zortzi igerilari joango dira parte hartzera: Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi. \
\
Horietako batek, Ainhoa Goenagak, gainera, Euskal Selekzioaren deia jaso du eta Ordiziako txapelketan Euskal Herria ordezkatuko du. Horrek erakusten digu, egunero, isilean, sakrifizio eta entrenamenduak eginez gero, emaitzak eta horrelako dei pozgarriak iristen direla. \
\
Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dira, 10:00etan hasita eta 18:30etan izango dira finalak. Txapelketa Ordiziako Majori igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira Espainiako eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.\
\
Zorte on denei!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide