Txerloiko derbiaren aperitibo moduan, Lagun Onak-Balmaseda Garmendipen

Lagun Onak - Balmaseda, larunbatean (urtarrilak 4) 15:30ean.\ \ Kiruri jatetxeak babesten duen taldeak larunbat honetan bigarren partidua jarrain dauka Garmendipen. Kasu honetan, bigarren itzuliko eta urte berriko lehen partidua izango da, aurkariak denboraldi bikaina burutzen ari diren enkarterriarrak izanik: 5. postuan aurkitzen da momentu honetan Balmaseda taldea.\ \ Balmaseda taldeak sortu zela 100 urte betetzen ditu eta hori dela eta talde bikaina osatu dute urte honetan; horregatik momentuan duten 5. postu hori, 33 punturekin. Dakigunez Cuevas beteranoa, Eibar taldean jokatutakoa, eta Poto aurrelaria, kapitaina berau, baja dira zigorren ondorioz.\ \ Gure taldeari dagokionean, Asier Olaizolak aspaldiko partez ez du bajarik izango zigorrengatik. Aldiz, zalantza da azken partiduetan moduan Julen Santesteban. Azpimarratu aurreko astean itzuli zela hamaikakora Goilkoetxea atzelari ausarta, lau hilabete zelaietatik kanpo egon ondoren, belauneko lesio baten ondorioz. Zorionak Goiko eta zorterik onena lehen taldeari. Ea ongi ekiten diogun bigarren itzuliari.\ \ OHARRA: Partidua 15:30ean hasiko da, 17:00etan Txerloian derbia dagoelako.\ \ \ Bigarren taldea, Txerloian\ \ Lizeaga sagardotegiak babesten duen taldeak larunbat honetan urteari ekingo dio Azkoitian derbia jokatuz. Jon Ipintzaren taldea gogotsu aurkitzen da azkoitiarrei aurre egiteko eta seguru gaude partidu ona egin eta hiru puntuak lortuko dituztela.\ \ LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide