Lagun Onak 2 - Balmaseda 0: denboraldiko partidarik onena Garmendipen

Lagun Onaken hamaikakoa:\ \ Atezaina: Andoni Errasti\ Atzelariak: Julen Egaña, Iñigo Celihueta, Asier Goikoetxea, Hodei Tena\ Erdilariak; Julen Aranburu, Iosu Aranburu, Ibai Salvador, Aitor Zabala, Iker Uribarren\ Aurrelaria: Adrian Abasolo\ \ Aldaketak:\ \ - 70. min: Joanes Otamendi, Iosu Aranburuen ordez\ - 80. min: Oinatz Elustondo, Aitor Zabalaren ordez\ - 85. min: Juanma Iparragirre, Iker Uribarrenen ordez\ \ Golak :\ \ - 1-0, 55. min: Ibai Salvadorrek, Balmasedako atezainaren hutsa aprobetxatuz.\ - 2-0, 69. min: Aitor Zabalak, taldeak egindako jokaldi on bati amaiera emanez.\ \ Puntuak, beti ere aurkako entrenatzailearen arabera\ \ - 3 puntu: Adrian Abasolo\ - 2 puntu: Ibai Salvador\ - 1 puntu: Goikoetxea\ \ Sailkapen nagusia www.lagunonak.com web orrialdean duzue\ \ Denboraldiko partidarik onena burutu zuen Asier Olaizolaren taldeak, Garmendipen jokatutako partidak kontuan izanda behintzat. Irabazi, eta joko ona eginez gainera; Garmendipera hurbildu ziren zaleak gustura atera ziren Garmendipetik.\ \ Lehen zatia orekatua izan zen baina azpeitiarrak gehiago hurbildu ziren aurkako atera, besteak beste gol bat ere anulatu zien marrazain batek; gol bikaina gainera, Tenaren erdiraketa bikain bati erremate ezinhobea eman baitzion Adrianek.\ \ Hala eta guztiz, bigarren zatian ere nagusi izan ziren Kiruri jatetxeak babesten dituen taldeko kideak eta oraingoan gainera bi gol eder sartuta, batez ere bigarrena.\ \ Urte hasiera on honi jarraipena eman behar zaio datorren astean, sailkapenean laugarren den Gernikaren etxean.\ \ Lagun Onak Futbol Taldea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide