URTE BERRIAN ERE, AUDIENTZIA NAZIONALEAN ZAHARRAK BERRI

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko urt. 7a, 13:51

35/02 auzia (Herriko Tabernen auzia) aurrera doa eta Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunan lan politikoa egiteagatik 36 lagun ari dira epaitzen. 110 Herriko Taberna ere auziaren barruan daude, Orkatz tartean, eta ixteko arriskuan aurkitzen dira. \ \ Mikel Arregi ‘Ertxin’ auziperatu zestoarrarekin izan gara epaiketaren nondik norakoak jakiteko eta epaiketa fase perizialetan dagoela argitu digu: ertzainak aritu dira deklaratzen eta datozen egunetan Guardia Zibila eta Polizia Nazionalaren txanda izango da. “Fiskalak 100 testigutik gora deitu ditu eta denak uniformedunak dira” esan digu Ertxinek. “Martxo amaiera arteko datak jarrita dituzte, beraz oraindik ez dakigu noiz amaituko den epaiketa. Ez dakigu fiskalaren testigu denak deklaratuko duten edo ez, eta horren arabera lehenago edo beranduago amaituko da epaiketa.” \ \ Egoera benetan kafkianoak bizitzen ari direla esan digu. Epaiketara ‘Askabide’ izeneko prostitutei laguntzeko elkartea eraman zuten (http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/1684020/herriko-tabernak--askabide-elkartea-herriko-batekin-nahastu-dute/) “Nola da posible 10 urtetik gorako ikerketaren ondoren prostitutei laguntzeko elkartea oraindik sumarioan egotea? Akusazioak gure aurka jarri dituen frogak oso zentzugabeak eta orokorrak dira: Barakaldoko PP-ren egoitzan mehatxu pintadak egin zituztela orain 15 urte. Egileak identifikatuta al dauden galdetu eta ezetz erantzun dute ertzainek. Dena horrela da.” \ \ Ertzainen azken perituaren erantzuna ere oso adierazgarria izan zen: Jon Uriarte Ertzaintzaren zuzendaria zen Gasteizko Gobernuan. Fiskalak berritu dionean garai hartan epaile instruktoreak egindako galdera, «Mahai Nazionalak ba ote zuen harremanik ETA abangoardia armatuarekin?», orduan bezala erantzun du: ez zuela inolako harremanik. Ea nola dakien hori, fiskalak. Mahaikide guztiak eta hauen jokabidea banan-banan aztertuta, erantzun zuzendariak. \ \ Baina hala ere, “urte askotako espetxe zigorra jaso dezakegu eta 110 Herriko Taberna itxi ditzakete. Ez dago honetarako eskubiderik” esan digu Mikel Arregi ‘Ertxin’ zestoarrak. \ \ Segi-ren aurkako epaiketa politikoaren eta Olatz Izagirreren egoeraren berri datozen egunetan emango dugu. \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide